Komunikazioa

  2020Irailak 7

Itzuli gara

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak aurrez aurreko arretari ekingo dio berriz ere, aurrez hitzordua eskatuta

Irailaren 7tik aurrera hartu ahal izango zaituztegu hemen, Gipuzkoako Foru Aldundiak euste-neurri guztiekin adierazitako protokoloari jarraituz.

Aldez aurretik hitzordua eskatuta baino ezin izango da egin, eta, horretarako, telefonoz dei diezagukezu edo webguneko kontaktua erabil dezakezue.

Hitzorduetarako ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 15:00etara, irailaren 7tik aurrera.

Jarduera berriak argitaratuko dira, betiere hartutako neurriak kontuan hartuta, erakundearen erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago