Emaiguzu zure laguntza

Hasiera  › Lagundu

Egiten duguna interesatzen bazaizu eta gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, laguntzeko lau aukera eskaintzen dizkizugu:

1 Egin zaitez Bazkide

AGE Elkarteko kide izatearen onurak

Egiten ditugun jarduera gehienak talde-jarduerak direla kontuan hartuta, gaixotasuna euren azalean bizi duten kideen aldetik erabateko ulermena sentituko duzu epilepsia duen pertsona zaren heinean. Epilepsia guztiak desberdinak diren arren, ezaugarriak nahikoak izango dira horretarako.

Bazkide izateak epilepsiari buruzko eta antolatzen ditugun jarduerei buruzko informazio eguneratua jasotzeko aukera ematen dizu.

Urteko kuota 35 eurokoa da.

Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu gure zerbitzuak.

Bazkide egin eta AGE elkarteko kide bihurtu nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Bazkide fitxa.

2 Egin zaitez Boluntario

Zer jasoko duzu boluntariotzaren truke

  1. Ezagutza eta gaitasun berriak barneratzeko aukera duzu eta zeure premien zein epilepsia duten pertsonen premien arabera ikasteko eta prestatzeko aukera ere ematen dizu
  2. Familia handi bateko kide izateko aukera eta gizarte-aldaketaren eragile izateko aukera, zuzenean pertsonekin batera eta pertsonen alde lan eginez
  3. AGE elkarteko lan-taldearen babesa izango duzu uneoro
  4. AGE elkartean boluntariotzaren esparruan egindako ekintza guztiak estaltzen dituen asegurua
  5. AGE elkartean egindako boluntario-lanaren egiaztagiria

Boluntarioek gure egoitzan zein AGE elkartearen ekitaldiak egiten diren beste edozein tokitan egin dezakete lan, ondorengo jarduera-eremuen baitan:

  • Familiaren esku-hartzea
  • Epilepsia duten Pertsonen Eskubideen Sustapena eta Sentsibilizazioa
  • Kudeaketa eta Antolamendua

3 Egin zaitez Laguntzaile

Eman laguntza edo dohaintza

Gizarte bidezkoagoa, jasangarriagoa eta parekideagoa eraikitzen lagundu nahi duen pertsona bazara, laguntza eskainiz edo dohaintza eginez lagun gaitzakezu, emandakoa gutxi izanda ere.

Dohaintza bat egin nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Laguntzaile fitxa.

Enpresa solidarioa izan nahi duzu?

Uste duzu zure enpresaren irabaziak sorburu duen komunitateari aldaketak ekarri behar dizkiola, bertatik datozelako erabiltzen dituen baliabideetako batzuk eta bertan bizi direlako lan-taldeko kideak eta haien senideak?

AGE elkartearekin konpromiso egonkorra eta jarraitua nahi duten enpresentzako formula bat dugu pentsatuta.

Zure enpresarentzako kanpo-onurak.

  • Korporazioaren eta markaren irudi hobea
  • Aldizka informazioa jasoko duzu egiten ditugun eta zure enpresak parte hartzen duen proiektuen inguruan
  • Zure enpresa entzutetsuagoa bihurtuko da, bezeroen, hornitzaileen eta laguntzaileen aurrean, elementu bereizgarritzat jokatuko duelako

Zure enpresarentzako barne-onurak.

  • Enpresa solidario bateko kide izateak lan-taldearen konpromisoa sendotzen du eta kidetasun-sentimendua areagotzen du

Enpresa laguntzailea izan nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Enpresa Laguntzailea.

4 Legatuak eta herentziak

Bizitzaren ostean legatuan emateko nahia idatzita uztea eskuzabaltasun- eta elkarkidetasun-keinu handia da. Halaber, beti ezaugarritu zaituzten erabakiak, ideiak eta balioak bizirik irauteko modua da.

Legatua AGE elkarteari egitea erabakitzen baduzu, urtero epilepsia duten ehunka pertsonei, elkarri babesa eta maitasuna emanez, berdintasun-eskubideak betetzen direla ikusten lagunduko diezu.

Zuri esker, neurologiaren alorrean ikerketa zabalagoa egingo da epilepsiaren inguruan. Gainera, mundu aldarazteko nahiari jarraitutasuna ematen ariko zara, gizarte bidezkoago eta berdintsuago baten aldeko ekimenen bitartez.

Nora doa zuk egindako ekarpena?

  • 32 Elkar Ezagutzen
  • 28 Autolaguntza-taldeak
  • 20 AGEren jarduerak
  • 20 AGEren zabalkundea

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago