Zer da epilepsia

Hasiera  › Epilepsia  › Zer da

Epilepsia, behin eta berriz eta faktore eragile argirik gabe, krisi epileptikoak sortzen dituen gaixotasuna da.

Krisialdien errepikapena ezin aurreikusizkoa denez, ezinbestekoa da gaixotasuna epilepsiaren kontrako botikekin tratatzea.

Zer da krisi epileptikoa?

Krisi epileptikoa garunean kontrolik gabe gertatzen den deskarga elektrikoaren agerpen klinikoa da. Horregatik, deskarga non den (edo nora zabaltzen den), horren araberakoa izango dira gaixoak izango dituen agerpenak. Esate baterako, deskargak mugimenduaz arduratzen den garuneko areari eragiten badio, gaixoak kontrolik gabeko astinaldiak nabarituko ditu gorputz-adar batean. Ikusmenaren areari eragiten badio, ezohiko ikus-fenomenoak hautemango ditu.

Zenbaitetan, deskarga garuneko area berezietan izaten da eta halakoetan, gaixoak konortea galtzen du, hau da, ingurunearekin lotura galtzen du. Horri krisi partzial konplexua deritzogu. Garuneko deskargak garun osoari eragiten badio, "grand mal" deritzon krisi konbultsibo orokortua gertatzen da.

ILAEk (Epilepsiaren Aurkako Nazioarteko Elkartea) hainbat krisi epileptiko mota aitortzen ditu. Garrantzitsua da gaixoak jasaten dituen krisi mota edo motak ezaugarritzen ahalegintzea. ILAEk (International League Against Epilepsy) gaur egun aitortzen dituen krisi motak partzialak eta orokortuak dira. Hurrengo atalean azalduko ditugu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago