XEDEA
Elkarrekin borrokatzen dugu epilepsia esparru guztietan onarpena duen gaixotasuna izan dadin. Epilepsia duen pertsonaren eta haren senideen bizi-kalitatea hobetzea da gure xede nagusia.
IKUSPEGIA
Gaixotasuna onartzeko prozesu horretan lagundu nahi diegu gaixoei eta horretarako, laguntza psikologikoa, soziala eta morala ematen diegu.
Epilepsia gaixotasun ezezaguna da oraindik. Gure xedea gizarteak epilepsia zer den hobeto ezagutzea da eta gure gaixoak erabat onartzea. Halaber, gaixotasunarekin lotzen den gizarte-estigma desagerraraztea ere lortu nahi dugu.
Gizartea eta beste zenbait esparru sentikor bihurtzen ditugu eta krisi epileptikoak dituen gaixoarekin nola jokatu erakusten diegu. Epilepsia duten pertsonen eskubideen aldeko borrokaren erreferente izan nahi dugu lan-, gizarte- eta eskola-arloan