AGE Elkarteko kide izatearen onurak
Egiten ditugun jarduera gehienak talde-jarduerak direla kontuan hartuta, gaixotasuna euren azalean bizi duten kideen aldetik erabateko ulermena sentituko duzu epilepsia duen pertsona zaren heinean. Epilepsia guztiak desberdinak diren arren, ezaugarriak nahikoak izango dira horretarako.
Bazkide izateak epilepsiari buruzko eta antolatzen ditugun jarduerei buruzko informazio eguneratua jasotzeko aukera ematen dizu.
Urteko kuota 40 eurokoa da.
Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu gure zerbitzuak.
Bazkide egin eta AGE elkarteko kide bihurtu nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Bazkide fitxa.
Zer jasoko duzu boluntariotzaren truke
Boluntarioek gure egoitzan zein AGE elkartearen ekitaldiak egiten diren beste edozein tokitan egin dezakete lan, ondorengo jarduera-eremuen baitan:
Eman laguntza edo dohaintza
Gizarte bidezkoagoa, jasangarriagoa eta parekideagoa eraikitzen lagundu nahi duen pertsona bazara, laguntza eskainiz edo dohaintza eginez lagun gaitzakezu, emandakoa gutxi izanda ere.
Dohaintza bat egin nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Laguntzaile fitxa.
Enpresa solidarioa izan nahi duzu?
Uste duzu zure enpresaren irabaziak sorburu duen komunitateari aldaketak ekarri behar dizkiola, bertatik datozelako erabiltzen dituen baliabideetako batzuk eta bertan bizi direlako lan-taldeko kideak eta haien senideak?
AGE elkartearekin konpromiso egonkorra eta jarraitua nahi duten enpresentzako formula bat dugu pentsatuta.
Zure enpresarentzako kanpo-onurak.
Zure enpresarentzako barne-onurak.
Enpresa laguntzailea izan nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia: Enpresa Laguntzailea.
Bizitzaren ostean legatuan emateko nahia idatzita uztea eskuzabaltasun- eta elkarkidetasun-keinu handia da. Halaber, beti ezaugarritu zaituzten erabakiak, ideiak eta balioak bizirik irauteko modua da.
Legatua AGE elkarteari egitea erabakitzen baduzu, urtero epilepsia duten ehunka pertsonei, elkarri babesa eta maitasuna emanez, berdintasun-eskubideak betetzen direla ikusten lagunduko diezu.
Zuri esker, neurologiaren alorrean ikerketa zabalagoa egingo da epilepsiaren inguruan. Gainera, mundu aldarazteko nahiari jarraitutasuna ematen ariko zara, gizarte bidezkoago eta berdintsuago baten aldeko ekimenen bitartez.