Jarduera epileptikoa garunaren eremu jakin batean hasten da.
Hortaz, krisien ezaugarriak honako hauen araberakoak izango dira:
Krisi partzialek kontzientziari eragiten ez diotenean (gaixoak inguruari "lotuta" jarraitzen du eta krisialdiak irauten duen bitartean inguruan gertatzen denaz "konturatzen da"), krisi partzial sinpleak direla diogu. Krisialdian kontzientzia nahasten bada, krisi partzial konplexuak direla diogu.
Gaixoak bakarrik nabaritzen dituen asaldurak (ezohiko usainak, sentsazio arraroak, beldurra, gozamena...) sortzen dituen krisi partzial sinpleari aura esan ohi diote. Ohikoena seguruenik goranzko sentsazio epigastrikoa da, lobulu tenporalean sortutako krisietan oso arrunta baita. Krisia batzuetan krisi partzial sinple gisa hasten da (ezohiko usain bat, sentsazio arraro bat...) eta gero, garuneko beste area batzuetara zabaldu eta krisi partzial konplexu bihurtzen da (gaixoek badakite deskonexiozko krisialdia izango dutela aurak "abisua" eman dielako).
Jarduera elektriko epileptiformea garun osoan agertzen da.
Gorputz osoaren bat-bateko mugimenduak izan ohi dira. Jarduera epileptiformea aldi berean garun osoan hasten denean, lehen mailan orokortutako krisia dela diogu. Garun osora zabaltzen den krisi partziala denean, bigarren mailan orokortutako krisia dela diogu. Hala, krisi partzialaren ondotik konbultsio toniko-klonikoak gertatzen direnean, esaten da bigarren mailan orokortutako krisi partzial konplexua dela.
Lehen mailan orokortutako hainbat krisi mota bereizten dira. Hona hemen garrantzitsuenak:
Absentziak bat-batean hasten eta bukatzen diren krisialdi laburrak dira (normalean 30 segundo baino gutxiago). Haurra geldirik geratzen da, begirada galdua du, ez du erantzuten eta ez da mugitzen. Krisialdia amaitzean, ez da nahastuta geratzen eta egiten ari zenari ekiten dio berriro. Tratatu ezean, haurrak ehunka izan ditzake. Normalean haurtzaroan hasten da, haurrak 4 eta 6 urte artean duenean.
Gaixoaren gorputz osoa uzkurtu egiten da bat-batean, goiko gorputz-adarretan nabarmenago. 30 segundo baino gutxiago irauten dute eta, gaixoa zutik dagoela gertatzen bada, lurrera eror daiteke. Krisi horiek oso arruntak dira Lennox-Gastaut sindromean eta oso baliogabetzaileak izan daitezke erorketen ondorioz.
Bat-bateko uzkurdurak dira, segundo bat edo bikoak (ezusteko bat bezalakoa) eta normalean goiko gorputz-adarretan gertatzen dira. Oso arruntak dira gaztaroko epilepsia mioklonikoan.
Krisi epileptikorik "famatuenak" dira. Gorputzak hainbat segundo irauten duen bat-bateko uzkurdura orokortua jasaten du, beso eta hankak luzatuta. Horri fase toniko deritzo (une horretan gaixoa urdin zianotiko jar daiteke). Ondoren, gaixoak bat-bateko uzkurdurak jasaten ditu gorputz-adarretan (fase klonikoa) eta horrelaxe amaitu ohi da krisia.
Gaixoak tonu muskularra galtzen du bat-batean eta, ondorioz, erori egiten da zutik badago. Lennox-Gastaut sindromea ezaugarritzen dute.