Komunikazioa

  2026Ekainak 14

Elkartearen urteko txangoa

Gipuzkoako altxor ezkutuak

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak ekainaren 13an egin zuen urteroko txangoa, 10:00etan Txara 1etik irtenda.

11:30ean Igartzako gunea bisitatu genuen eta bertan historiarekin hitzordua izan genuen.

Igartzako monumentu-multzoak Erdi Aroan du jatorria, baina beti mantendu du ekoizpen-instalazioak, errota, burdinola eta azpiegitura hidraulikoak garai berrietara egokitzeko gaitasuna eta borondatea. Izan ere, Igartzako olagizonek sortu zuten, XIX. mendean, kilometro bat ibaian behera, San Martingo Burdin Fabrika, gerora CAF izango zena. XX. mendearen erdialdean, Indar enpresaren pabiloi batzuk eraiki ziren Igartzako burdinolaren gainean, eta industria-iraultza berri bat gertatu zen leku berean.

XXI. mendeko lehen hamarkadan, Beasainen hazkunde urbanistiko handia gertatu zen arren, Igartzako multzoak bere horretan iraun zuen eta zuen balioa aitortu zen. Igartza, Erdi Arotik, leku estrategikoa izan zen garai hartako hiru ibilbide garrantzitsuenengatik: Done Jakue bidea, Errege Bidea eta Urola ibaiko haranarekin lotzen zuena. Industrializazioarekin batera trena iritsi zen eta hor hasi zen Igartzaren gainbehera.

Han ezagutu genuen Igarzatarren leinua (edo Igarza) Oñatiko bandoaren familia noble indartsua izan zen, bere orube nagusia Igartzako (Beasain) Monumentu Multzoan izan zuena. Jaun feudalak ziren, pasabide estrategikoa kontrolatzen zutenak eta Erdi Aroan Oria ibaiaren gaineko zubian bidesaria kobratzen zutenak. Lope García de Salazar bezalako historialariek Lekeition (Bizkaia) kokatzen dute ezkutari leinu honen jatorria, bertatik hedatu eta finkatu baitzen beasaindar hiribilduan.

XV. eta XVI. mendeetan, Igartzako burdinolan (edo Igartzan), Gipuzkoako burdinola garrantzitsuenetako batean, burdinolaren ohiko ekoizpenari esker hedatu zen bere nagusitasun ekonomikoa. Jatorrizko eraikina defentsarako dorretxea zen. Zati batean suntsitua eta moztua izan zen 1456an, Henrike IV .a erregearen aginduz, eta, ondoren, familiak gaur egun kontserbatzen den jauregia berreraiki zuen.

Burdinola eta jauregiaz gain, irin-errota bat, zubi bat, ermita bat eta gurutzadura bat ere baditu.

Bisitaren ondoren, Urretxura joan ginen, Santa Barbara ermitan dagoen Santa Barbara jatetxera. Santa Barbara Aterpetxea, Urretxuko Santa Barbara ermitaren ondoan guztiz berritutako eraikin bat hartzen duen jatetxea duen ostatu turistikoa da.

18:00ak aldera, Antioko Baseliza (Zumarraga) bisitatzera joan ginen. Gipuzkoako barnealdeko alde honetarako dokumentatutako lehen parrokia-tenplua da, eta 1576ra arte, Zumarragak izan duen lehena.

Bisitaren ondoren, Antioko interpretazio zentrora hurbildu ginen, baselizaren ondoan dagoena.

1.305 m2-ko eraikin moderno honek erakusketa iraunkor eta ibiltarietarako espazioak ditu, baita taberna-jatetxe bat ere. Interpretazio zentroak Zumarragaren eta Antiguako ermitaren bilakaera ezagutzera eman nahi du, XIV. mendean hasi eta gaur egunera arteko ibilbidea eskainiz. Hainbat panelen, testuren, argazkiren eta bideoren bidez, ibarraren bilakaera, baserriak, ohiturak edo burdinak eta trenbideak eskualdean izan zuten garrantzia azaltzen da. Alde horretatik, Urolako trenbide zaharraren erreplika bat buru duen espazioa nabarmentzen da. Gainera, bisitariek 14 minutuko ikus-entzunezko bat ikus dezakete. Bertan, Zumarragako hainbat herritarrek euren herriaz eta baselizarekin duten harremanaz hitz egiten dute.

19:30ak aldera amaitzen da Donostiarako txangoa eta buelta.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago