Komunikazioa

  2023Maiatzak 22

Elkartearen zuzendaritza-batzorde berria pintura lehiaketan

Alfonso López de Etxezarreta orain arteko lehendakariak pintura lehiaketa aprobetxatu zuen lehendakari eta zuzendaritza-batzorde berriaren aurkezpena egiteko

Hemen uzten dizuegu Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak joan den maiatzaren 20an Errenteriako José Luis Caso Aretoan egin zuen urteko pintura lehiaketaren bideo txiki bat. Bertan, Maria Jose Boubeta buru duen Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena egiten digu Alfonsok.



Kalitate handiko lanak jaso genituen eta irabazleen zerrenda sari banaketaren egunean jakinaraziko da, maiatzaren 24an 18:30tan, Txara 1 Intxaurrondo eraikineko 2. aretoan.


Lehiaketaren eta parte-hartzaileen irudi batzuk ere elkarbanatu nahi ditugu hemen:

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago