Datorren asteartean, azaroak 22, Bergarako UNEDen izango gara EPILEPSIAREKIN ELKARBIZITZEN hitzaldiarekin. Elkarteko psikologoa den Mireia Centeno izango da hizlaria eta bertan, haurtzarotik hasi eta zahartzaroraino, Epilepsiarekin nola elkarbizi behar dugun azalduko digu. Hitzaldiaren aurretik, AGEri buruzko informazioa emango dugu. Bergarar eta Debagoienako biztanle guztiak, gonbidatuta zaudete hitzaldira.
EPILEPSIAREKIN ELKARBIZITZEN
Noiz? Azaroak 22an, arratsaldeko 18:00etan
Non? Bergarako UNEDen
hitzaldiko kartela