Komunikazioa

  2022Irailak 29

Gure ondarea hobeto ezagutzeko lau ibilbide

Ondarearen Europako Jardunaldien parte den "Ondarea loratuz, gozatu!" programako ibilbideak dira

Irun → Urriak 1

1. Ibilbidea: Juncal eliza, azken portuko tximinia, uraren bidea, garbitoki zaharrak eta biltegia.
Gida: An Mitxelena

Zumarraga → Urriak 22

2. Ibilbidea: Hiru gurutzaleku, kalbarioko gurutzeak eta inguru autoktonoa.
Gida: Fermin Rodriguez

Lezo → Urriak 29

3. Ibilbidea: Biltegira bisita, autoktonoak, presoen sakana, Jaizkibel errepidea.
Gida: Joxe Mari Dorronsoro

Orio → Azaroak 5

4. Ibilbidea: Mirador Aranarri, Itxaspe baserria, conifera basoa, Kukuarriko gurutzea, Andra-Mari eskultura, San Nicolas eliza eta San Martin baseliza.
Gida: Erik Engelhardt

Gure ingurua hobeto ezagutzeko interesa duen oro, elkarteko giden gidaritzapean egingo diren ibilibideetan parte hartzera animatu nahi dugu

Horretarako gurekin harremanetan jarri, e-mail bidez: info@epilepsiagipuzkoa.eus
Edo telefonoz (943 321 504) astelehen eta asteazkenetan 16:00tik 17:00ra


Joan den astartean Koldo Mitxelena kulturunean programaren aurkezpena egin zen
Ondarearen Europako VII. Jardunaldiak aurkeztu zituzten Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak, Harkaitz Millanek, eta Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok aurtengo jardueren antolatzaileetako batzuekin batera, Joxe Mari Dorronsoro Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko kidea eta Francisco Javier Lejardi Galarraga Eibarko Udaleko kultur zinegotzia.

Informazio gehiago hemen:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/ondare-jasangarriaz-...

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago