Komunikazioa

  2016Irailak 21

HASI DITUGU AUTOLAGUNTZA TAILERRAK

Atzo, aurkezpenen eguna izan genuen autolaguntza tailerretan. Lagun zaharrez gain, jende berria hasi da eta aurtengo tailerretan. Atzo bertaratzerik izan ez bazenuen, hemendik bi astera izango duzu aukera bertaratzeko (urriak 4), betiko leku eta orduan eta ez ahaztu, ez duzula AGEko bazkide izan behar autolaguntza tailerretan parte hartzeko.

Noiz: Hamabostean behin, asteartero (irailak 20tik aurrera)
Ordutegia: 18:00/20:00
Non: Txara I (Zarategi Pasealekua 100, Intxaurrondo)

Oharra: izena eman nahi izanez gero, deitu 943 321 504 zenbakira edo bidali email bat info@epilepsiagipuzkoa.eus helbidera.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago