Ekainaren 22tik aurrera, aurrez aurre erantzun ahal izango dizuegu, hitzordua eskatuta
Bulegora itzuli gara dagoeneko eta ekainaren 22tik aurrera hemen artatu ahal izango zaituztegu, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazitako protokoloari jarraituz euste-neurri guztiekin.
Arreta hitzordu bidez soilik izan daiteke eta horretarako, 943321504 telefonora deitu edo webguneko kontaktua erabil dezakezue.
Hitzordu hauen ordutegia honakoa da: astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 15:00etara.