Komunikazioa

  2026Maiatzak 20

Epilepsiaren egun nazionaleko komunikatua

Maiatzaren 24an ospatuko den Epilepsiaren egun nazionalaren harira gure aldarrikapena

Gizarte informatu, inklusibo eta konprometitu baten alde.

Epilepsiaren egunea, gaixotasun neurologiko honekin bizi diren milaka pertsonak erdigunean jarri nahi ditugu ,oraindik ere ezjakintasunak, estigmak eta desberdintasunek inguratzen duten errealitatea da.

Epilepsia ez da gutxiengo baten arazoa: Adin eta testuinguru guztietako pertsonei eragiten die. Hala ere, neurologiaren esparruan ahaztuenetako bat izaten jarraitzen du. Egoera hau iraultzea premiazko da.

“Ikerketaren aldeko apustua handitzea eskatzen dugu" finantzaketa publikoa areagotuz, terapia berriak, sustatuz eta ikuspegi soziala zein bizi-kalitatea kontuan hartzen dituzten azterketak bultzatuz. Epilepsia ezin da izan gaixotasun neurologikoen “ahizpa pobrea".

Epilepsiaren eraginaren aitortza erreal bat" behar da. Ez dira soilik krisiak: ziurgabetasuna, tratamendu ondorioak, gizarte-oztopoak eta galdutako aukerak ere badira.

“Desgaitasunaren balorazioak espezializazioz egitea eskatzen dugu" bereziki neurologiako profesionalen eskutik, gaixotasunaren konplexutasuna ulertzeko gai direnak.

Lan arloan, diskurtsoetatik ekintzetara igaro behar da. Benetako lan -inklusioa defendatzen dugu: aurreiritziak gainditzea, lanpostuen egokitzapena eta diskriminazioaren aurkako babesa bermatuz.

Horretarako, funtsezko da “epilepsiari buruzko prestakuntza" sustatzea enpresetan, hezkuntza -zentroaren eta administrazioetan. Ezagutza bizitzak salbatzen ditu eta gizarte bidezkoagoak eraikitzen ditu.

“Estigma sozialaren aurkako borroka indartu behar da", oraindik ere inklusiorako oztopo nagusietako bat baita.

Bizitzaren etapa guztietan erantzunak behar dira, haurtzarotik zahartzaro arte, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta.

Azkenik, ezinbestekoa da epilepsia duten pertsonen parte-hartzea bermatzea, erabakiak hartzeko prozesuetan.

Gaur, maiatzak24, ez dugu soilik informatzen: eskubideak aldarrikatzen ditugu, errealitateak ikusgarri egiten ditugu eta konpromisoa eskatzen dugu.

Gizarte informatua, gizarte inklusiboa.

Ulertzea da eraldatzeko lehen pausoa.

Epilepsiak ez du pertsona definitzen.

Nahi dugun etorkizuna gaur ehuntzen dugu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Informazio gehiago