Abenduaren 13 goizean Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen 3. Pintura Lehiaketa ospatuko da Donostiako Gipuzkoa enparantzan
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatutako Haur, Gazte eta Helduen
Pintura Lehiaketaren helburua Epilepsiak eragindako pertsonen
dibertsitate fisikoa eta eragindako pertsonen, senideen eta zaintzaileen
eskubideak ikusaraztea da, gizartearen eremu guztietan.
Lehiaketa abenduaren 13an egingo da goizeko 10:00etatik 13:00etara, Donostiako Gipuzkoa enparantzan.
Estiloa eta teknika libreak izango dira. Ezin dira zirriborroak, argazkiak edo material digitala erabili horiek egiteko.
Izen-ematea:
2025eko abenduaren 5etik 11ra.
Prezioa: 20€ (IBAN: ES78 3035 00600490600119810)
Adingabea tutore batek lagunduta
inskribatu daiteke soilik.
Izen-ematea ondorengo helbidean:
epilepsiagipuzkoa.eus/pintura-lehiaketa-izen-ematea
Parte hartzaile bakoitzak obra egiteko behar duen materiala ekarri behar du. Obra bakarra aurkeztu ahal izango du, DIN-A4tik DIN-A2ra bitarteko neurrietan, eta testurarik gabeko euskarri lau, zurrun eta kolore bakarrekoa (mihisea, taula, etab.).
Zigilatzea eta identifikazioa: lehiaketa egunean egingo da Gipuzkoa plazan, JUAN SEBASTIAN EL CANOREN BUSTOAREN ESTATUAREN 0NDOAN, goizeko 9: 30etatik 10:00etara.
Obren harrera: obrak sinatu gabe entregatuko dira 13:30ak arte, Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen Postuan, Gipuzkoa Plazan, Juan Sebastian Elkanoren Bustoaren estatuaren ondoan. Bertan, 14:30ak arte egongo dire ikusgai (lehiakideek pintura-astoak eraman beharko dituzte been lanak erakusteko)..
Epaimahaia: gaian adituak diren pertsonek eta teknikariek osatuko dute, eta antolatzaileek izendatuko dituzte.
Epaimahaiaren akta irakurtzea: epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta ez da jakinaraziko sariak banatu arte. Saria abenduak 19an emango da, 17:30tan, Gipuzkoako Farmazialarien elkargoan. Epaimahaiaren Akta irakurri ondoren, saritutako lana egileak sinatuko du.
Haurren kategoria
Gazteen kategoria
Helduen kategoria
Parte-hartzaile guztientzat dominak
Gainera, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute parte hartzeagatik. Saria eta opariak Epilepsiako Gipuzkaona Elkarteak babestuko ditu. Antolatzaileek sariak eman gabe utz ditzakete.
Saritutako lanak
Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen jabetzakoak izango dira, eta elkarte horrek gordeko ditu horien gaineko eskubide guztiak, erreprodukziokoak barne. Saritutako lanen egileen legezko tutoreek lehiaketa antolatzeari lagatzen dizkiote obrak ustiatzeko eskubideak, esklusibotasunez eta doan.
Antolaketa:
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak, Lehiaketa antolatzen duenak, eskubidea
izango du oinarri hauetan arautu gabeko aldaketak egiteko edo ekimenak
egiteko, baldin eta aldaketa horiek deialdia arrakastatsuagoa izan dadin
laguntzen badute.
Deialdi honetan parte hartzeak oinarriak aldez aurretik onartzea dakar.